Preguntas Frecuentes

GATAZKAK KONPONTZEKO AUKERAKO METODOA da elkarlan-zuzenbidea. Berritzailea da, elkarlanean jardutekoa, lagunartekoa; baina, batez ere, babes juridikoa eta justizia ulertzeko modu berria da, printzipio eta balio jakin batzuetatik abiatuta.

ALDEEN BEHAR ETA INTERESETAN ARRETA JARTZEN DUEN prozesua da. Askotan, haiek ere ez dituzte ezagutzen behar eta interes horiek. Pertsona eta arazoa bereiztean datza, eta aldeen arteko harremanak nahiz emozioak kudeatzean. Aldeei, bidenabar, adostutako irtenbide ona aurkitzeko eta ezartzeko prozesuan parte harrarazten zaie.

Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en Espainiera (Europa).

Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en Espainiera (Europa).

Baldintza hauek bete beharko dira elkarlan-zuzenbideko profesionalen katalogoan agertzeko:

  • Harvard negoziazioari buruz prestakuntza izatea.
  • Elkarlan-zuzenbidean prestakuntza izatea ), IACPk ezarritako estandarrei jarraituz.
  • Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko kide izatea.

Zuzendaritza-batzordeak Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko  kide arrunt bezala onar zaitzan, baldintza hauek bete  beharko  dituzu:

Pertsona fisikoak:

  1. Unibertsitate-mailako titulazioa izatea.
  2. Lanbidean gutxienez urtebetez jardun izana.
  3. Elkarlan-zuzenbideko prestakuntza izatea edo bi urteko epe maximoan bere prestakuntza osatzeko konpromisoa hartzea.

Pertsona juridikoak:

  1. Aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona fisiko bat gutxienez izatea.

2014. urteko izen-emate kuota 200 € da pertsonako. Ohiko kide bezala onartzen zaituztenean ordaindu beharko duzu kuota hori. Sarrera-kuota eta elkarteko 2014. urteko kuota bildu dira 200 €-ko zenbateko horren barruan.

Izena emateko eskaera egiteko,  ESKABIDE  hau bate beharko duzu, eta helbide honetara bidali: info@derechocolaborativo.es

* Gaur egun, pertsona fisikoak baino ez dira onartuko kide bezala, hala ebatzi baitu zuzendaritza-batzordeak. Aurrerago, hala ere, baliteke pertsona-juridikoen eskaerak onartzea.

Elkartekideak soilik sar daitezke eremu pribatuan.

Elkarteko kide baldin bazara eta ez badakizu nola sartu, eskatu erabiltzailea eta pasahitza, info@derechocolaborativo.es helbidera posta elektroniko bat bidaliz. Ahalik eta lasterren helaraziko dizugu.

Bai, elkarteko kide ez direnek ere eman dezakete izena guk antolatutako ikastaroetan.

Kontuan izan behar duzu, hala ere, plaza-kopurua mugatua izan ohi dela, eta elkartekideek lehentasuna dutela. Gainera, elkartekideek deskontu handia dute. Beraz, elkarteko kide ez bazara eta prestakuntza-ikastaroetara joan nahi baduzu, agian elkartekide egitea komeni zaizu; merkeago aterako baitzaizu askotan.

Elkarlan-zuzenbidea, haren metodologia eta erabilera bultzatzea, zabaltzea eta sustatzea. Horretaz gainera, elkarlan-jarduteari buruzko ikerketa eta prestakuntza sustatu nahi dugu.

Informazio gehiago nahi baduzu, sartu Xedeak eta helburuak atalean.