Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko kide izan nahi al duzu?

logoZuzendaritza batzordeak Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko kide arrunt bezala onar zaitzan, baldintza hauek bete  beharko  dituzu:

Pertsona fisikoak:

  1. Unibertsitate-mailako titulazioa izatea.
  2. Lanbidean gutxienez urtebetez jardun izana.
  3. Elkarlan-zuzenbideko prestakuntza izatea edo bi urteko epe maximoan bere prestakuntza osatzeko konpromisoa hartzea.

Pertsona juridikoak:

  1. Aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona fisiko bat gutxienez izatea.

2015. urteko izen-emate kuota 200 € da pertsonako. Ohiko kide bezala onartzen zaituztenean ordaindu beharko duzu kuota hori. Sarrera-kuota eta elkarteko 2015. urteko kuota bildu dira 200 €-ko zenbateko horren barruan.

Izena emateko   ESKABIDE  hau bete beharko duzu eta helbide honetara bidali:  info@derechocolaborativo.es

* Gaur egun, pertsona fisikoak baino ez dira onartuko kide bezala, hala ebatzi baitu zuzendaritza-batzordeak. Aurrerago, hala ere, baliteke pertsona-juridikoen eskaerak onartzea.