Xedeak eta helburuak

Besteak beste, xede eta helburu hauek ditu elkarteak:

  • Elkarlan-zuzenbidearen metodologia eta jardutea zabaltzea eta sustatzea.
  • Elkarlan-zuzenbidearekin lotura duten alderdiei buruzko ikerketa eta prestakuntza sustatzea.
  • Elkarlan-zuzenbidean jarduten duten profesional guztiak biltzea; berdin dio zer diziplinatakoak izan.
  • Elkarlan-zuzenbideko profesionalei eta horien espezialitateei buruzko informazioa ematea.
  • Kideen artean elkartasunerako eta elkarlanerako joera garatzea.
  • Beste elkarte batzuen sorrera sustatzea eta bultzatzea.
  • Agintaritza publikoek elkarlan-zuzenbidea legez eta arau bidez arau dezatela sustatzea.