Zer da Elkarlan-zuzenbidea?

img-manos

Gatazkak konpontzeko aukerako metodoa elkarlan-zuzenbidea. Berritzailea da, elkarlanean jardutekoa, lagunartekoa; baina, batez ere, printzipio eta balio jakin batzuetatik abiatuta babes juridikoa eta justizia ulertzeko modu berria da.

 Aldeen behar eta interesetan arreta jartzen duen prozesua da. Askotan, haiek ere ez dira behar eta interes horien jakitun. Pertsona eta arazoa bereizten dira, eta aldeen arteko harremanak nahiz emozioak kudeatzen. Aldeei, bidenabar, adostutako irtenbide ona aurkitzeko eta ezartzeko prozesuan parte harrarazten zaie.

 Talde-negoziazioan oinarritzen da; abokatuen, horien bezeroen, eta beste profesional batzuen artean egindakoa (notarioak, ekonomistak, gizarte-graduatuak, psikologoak, psikiatrak, pedagogoak, coacherrak, bitartekariak, arbitroak, terapeutak, eta abar). Lankidetzan arituko dira horiek guztiak, sormenezko irtenbideen bidez eta errespetu-, gardentasun-, parekotasun- nahiz konfidentzialtasun-balioak oinarri hartuta epe luzerako akordio bat adosteko.  Prozesu horren baitan, aldeak irtenbideak bilatzeko orduan dira protagonista.

Irtenbideak aurkitzeko,  gardentasun maximoa behar da, eta garrantzi handiko informazioa elkar trukatzea. Aldeek, hortaz, prozesuaren  konfidentzialtasuna  errespetatu behar dute.

Era berean, prozesuan parte hartzen duten elkarlanerako abokatuek hitz ematen dute gogobeteko akordio bat adosten ez bada  ez dituztela haien bezeroak ordezkatuko  gai horri buruz etorkizunean izan daitekeen auzian.